Ignacio C. Nuņez Arizmendi
Uranga, Juan Ignacio
Zure esanez indartu dira
errekaz goiko lizarrak,
nola apaindu diran baratza
soro ta merdi bizkarrak;
baņan eriotz beltzak gogorki
kendurik zuri indarrak,
illundu ditu zure bisajez
argi zeuzkatzun izarrak.
Baserriya zan zure ametsa
egunaz ala gabian,
nekazaitzako sayatzen ziņan
buruz almenki lanian;
sendotasuna duben bezela
jauregi batek abian,
zu ere ala izana zera
amoriyozko labian.
Indarduna zan amoriyua
Nuņez-en diotz beruan,
zeņa eraman duben Aingeru
batek eskuiko eguan;
gai onik ez dit bear dan gisan
ondo neurritzen beinguan,
baņan guziya dezakienak
daukalarikan eskuan;
artuko dizka guztiro berdiņ
neurri guztiyak Zeruan.