inprimatu
Enadak
Izenburua:
Enadak
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
235.zk.
Orrialdea:
2

Enadak

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Uda-zkenian aldegiñ arren etorri dira

 Beren oitura duten bezela enadachuak,

 Uda-berriyan berrirotzera beren lanchuak,

 Edo topatzen baldin badute lengo kabira;

 Egiten dute amoriyozko lenengo jira

 Ipiñi nairik kabi sharrean arrautzachuak

 Bañan utzakin arkitzen dira chori gaishuak,

 Etorririkan aiñ urrutitik toki berrira,

 Bada bakoitzak bere lanari diyo ekiten

 Kabi berriya antolatzeko tellatupean,

 Ta loiyarekin oso gogorki dute egiten;

 Tellatuaren azpiko aldeko zuran ertzean,

 Kabicho artan chorikumeak jayo ditezen

 Enadak ditu artzen arrautzak luma sharpean.

 


inprimatu