Azken saria
Uranga, Juan Ignacio
Ikusirikan mendi batian
aitona zarcho bi otzak,
mugiera bat ziran eragiñ
bere lekutik biotzak;
zañ eta ezur gogorturikan
utzi zituen izotzak,
ala zeudela poztu zituen
nik egin nuben itz otsak.
Orain ere ni orduko gisa
iritzi batian nago,
andik jasoko zirala ondo
aratu banitz lenago:
otz samiñ arren oñaze charrak
zaizkate mintzen geiago,
geroztik ayen antsi tristia
eriotzaren zai dago.
Galdu zituzten gerriko eta
diru zorro ta chanoa,
begiyetara zitzayen sartu
negar malkozko lañoa;
ayetan batek diyo ¿nora da,
jaten genduen taloa
eta non dira gaztetasuna
arintasuna ta loa?
¿Non dira gure bikaintasunak,
non dira gure indarrak?
landare askon gisa gu ere
gelditu gera igarrak,
ukatu dute gure zankoak
belaunak eta ishtarrak,
bai eta ere beso, besagaiñ
begiyak eta bizkarrak.
Zartasunaren gaitz utsak gaitu
begiyetatik itsutu,
ta gera zerbait illuntasunaz
argaldu eta izutu;
nola geraden senda eziña
dan minarekin kutsutu,
gauden oyaren jira guztiya
negarrez degu putzutu.
Itz abek buka ondoren ziran
buruz nasturik arkitu
ziradelako ayen asnase
bideak oso larritu;
eriotzaren ordu garratzez
ill ta ziraden gelditu
zitzan merezi zuten bezela
Jaunak zeruan saritu.