Bertso berriak
Uranga, Imanol (Azkonar)
I
Anai arrebok asi nai nuke
alkartasunez itzetan
Jesus'i eska laguntasuna
munduko une beltzetan
anaitasunez pasa gaitezen
guztiok gure etxetan
parre irria ezpaņetan da
maitasuna biotzetan.
II
Bizi geranak eitera guaz
urte oneri agurra,
petral samarra izan da baņa
iruditu zait laburra,
urrengua zer izanduko dan
igartzen ez da samurra,
txarragua izango ote dan ere
jarria daukat bildurra.
III
Indarkerian mendian dago
gaur gure mundu osua,
lendabiziko egiten diote
Jainkuari errezua,
aundiak nai dutena libre ta
txikiak amenasua,
ola goziak laister ilko du
kaiolan dagon usua.
IV
Penagarrizko kontua bai-da
munduan pasatzen dana,
lau eguneko bizia baida
ondo pentsatu ta dana,
inbidi edo gorroto ta txarrez
begira alkarrengana,
au al da Jesus maiteak leno
gugatik egin zuana,
V
Euzkal-erriko nekazaria
eta berdin kaletarra
ai! itxas gizon anai maitea
bizi bat degu bakarra
mundu txiki au pasatutzeko
daukagu danon biarra
pobre ta aberats eman daiogun
maitasunari indarra.
VI
Petroliua dala eztala
bada naikua komeri
munduko agintari artian
bada saltzia ugari
ta beartsuak jornal negarreaz
utzitzen dio lanari
ta bizkarra azkar berotu
egin nai eztuanari.
VII
Illatargia dala eztala
bada naikua gastua
mundu erdia gosiak iltzen
beste erdia nastua
alkarrentzako gorroto txarra
lagun urko aztua
ez dago errexa arreglatutzen
daukagun une estua.
VIII
Begira zagun anai maiteok
gure golgota mendira
Jesus maitea gu salbatzeko
gurutzez il zan tokira
pentsamentu bat benetan artu
gure biotzen erdira,
gure aurreko guraso aien
kontzeju onak nun dira.
IX
Gabon eguna pasatu degu
badator urte berria
Jesus maitea otoitzez nago
zuri begira jarria
laguntasuna lagun urkoai
da zaindu gure erria
pekatariak geran partetik
badegu danen premia.
X
Pekataria izan naiz beti
nere bizitza osuan
pekataria kalean eta
pekataria basuan
Jesus maitea eskatzen dizut
gaur azkeneko pauzuan
lagun zaiguzu ondo pasatzen
gure tellape goxuan.