"La Constancia"ko "Malakane"ri
Untzeta
Amabost egun igaro ditu
"Malakane"k erantzuten.
Ainbeste egunez zertako ari
Makalarenak egiten.
Bertsotan neri itzegiteko
asi zaiz lenen ikasten
bestela alperrik zabiltza neri
umearenak ematen.
Errenkada bat zortzi izkikin
bere bidea seirekin
takoi bat luze bestea motza
egin du lotza gutxikin.
Bukaerako ezin zorroztu
bere umore txarrakin,
errenak eta korkotxak dira
ez naiz ezkontzen oiekin.
Beti itz berak dabilzkizula
esan bearrik ez dezu
Azaņa eta Prieto'rekin
lagunak gera diozu.
"Untzeta" ez dezu ondo ezagutzen
bigunki tratatzen dezu,
egitan oso emen diotana
zuentzat gogoz ar zazu.
Baserrietan ibillia naiz
maiteriei botuak kentzen
Duke seme bi monterua bat
nituan neri laguntzen.
"Miranda" aldekok ziran bi aiek
auzokuak berriz auxen,
eskuak oso nitun nekatu
maizterrai lepok estutzen.
Txerrenarekin aspalditxoan
oso asko det tratatzen
bere isatzan kiribilduta
bazterrak nabil usmatzen.
Inpernuan mingaiņ txarrentzat
tokiak ditut gertatzen
zuretzat ere prestatu det bat
an egoteko berotzen.