Azpeitiyako premiyuen gaņian
Udarregi
1
Azpeitira dirate
bersuetara deitu
gizon balientia
naute eskojitu
buelta bat egitia
nuen disponitu
Ąai! pensamentu oyek
artu ez banitu
gutxi suponitu
ez gera unitu
utzik naiz gelditu
talentubak aitu
enfermedade txarrak
bajatu gaitu.
2
D'Abadi jaun ori
franzesa da berez
ni berriz espaņola
pobria nerez
premiyuak partitzen
ditut kantidadez
Azpeitara juan ninzan
bizirik dolorez
bajuba kolorez
eskasa balorez
Pello degu Juez
nonbratu legez
ni utzik geldituba
portatu gabez.
3
Premiyua eman zioten
Pello-Erotari
ez dan gauzik esaten
ez gerade ari,
zerbait luzatutzeko
bere lagunari
Juan Jose Alkain edo
Jose Benardori
gezurra ugari
sakatu dit neri
triste Udarregi
deskubritu bedi
asko partidu gabe
juana da ori
4
Orduban Azpeitiyan
zan Alkate Jaunak
partitu omen zizkan
bere ordenak
ango Tribunal edo
komisiyo onak
atrako nonbratuta
zeuzkaten gizonak
guztiko personak
ala dira sonak
pruebak emanak
orren faltak danak
edozeiņ gauza libre
lotsatzen ez danak.
5
Erriko Alkatiak
itz oyek esan da
errespetatu gabe
zertako juan da
Tribunala ere berriz
artako zan da
orrek guziyai alde
listua izan da
berak artu prenda
publikora erten da
sufritutzen lan da
txarra da demanda
etzaizkiyo urritu
neri emanda.
6
Alkatiak jarriya
zan kondiziyua
lagunairi egitekô
partiziyua
eman biar danian
txarra soziyua
bota ta kunplitzenda
obligaziyua
orren aziyua
ĄAi! zer leziyua
dala traiziyua
konparaziyua
Judasek izan zuen
ofiziyua
7
Gisa arte txarrera
ez nitzan etorri
bolsan diruba ondotxo
ez banu jarri
D'Abadik premiyua
eman arren orri
etziyon zentimorik
Alkaiņi ekarri
artutzeko larri
berak gorde sarri
artu eta korri
izan banitz urri
ibilli bear nuen
desonragarri.
8
Kantidade guziya
jaso du urretan
eun franko justu dira
lege zarretan
ez gerade metitu
enplio txarretan
propinak partitzeko
kale baztarretan
nago bildurretan
ori indarretan
ez dala zorretan
dabil gezurretan
aberastu biar du
modu orretan.
9
Premio ori artu ez
galanki gastatu
sentidubak nai ditut
manifestatu
Pelloren aziyak
etzaizkit gustatu
bost duro utzi ditut
kotxe eta ostatu
zertako geratu
ezgera ajustatu
gezurra prestatu
diruba arrastatu
konzienziya ondo
errejistatu.
10
Azpeitira juan nitzan
ni zati gaitzian
gizon onratu batek
deitu baitzian
batzuetan oņez ta
bestian kotxian
zorrikan utzi gabe
sartu naiz etxian
gizona zartzian
premiyuan atzian
au gogoratzian
pena biotzian
lasaituko gerade
kobratutzian
11
Usurbillen dema bat
aurten da jokatu
an alkar billatzia
zaigu tokatu
askoz nayago nuen
ez banu topatu
gezurrak esan eta
egiyak ukatu
saltsa eziņ bukatu
izketan nekatu
kasik da pekatu
eziņ debekatu
ojala ez bagendun
itzik trukatu.
12
Fundamentu izan zan
Pelloren aotikan
zer notizi nituen
Azpeititikan
nik pakia desio
nere partetikan
asko kejatu gabe
asi zan platikan
illiak zutikan
bere gramatikan
oso gogotikan
sendo politikan
orri ajola diyo,
guregatikan
13
Orduko itzak gatik
egiņ diyot kaso
errespeto piskabat
biagu preziso
nai dubena esatia
ez baita alkaso
bere mantxak bota nai
zizkiran akaso
kopak sorri jaso
zurrut kurioso
jarri animoso
ni ez nago gozo
zergatik juzgatu nau
gezurti oso.
14
Astiasuko erriko
Don Pedro Elizegi
gezurrez dabillela
Juan Joseri
ez diyo begiratzen
zenbaitek ezeri
prestubak insultatzen
gizona ez ari
sentatu zat neri
Alkai Udarregi
egiyaz da ari
publikatu bedi
ez berak dauzkan tatxak
bota besteri.
15
Pello desafioka
aspaldi asiya
zertan egingo zayo
menospreziya
ori da gazterikan
ondo ikasiya
berak markatu zuen
probinzi guziya
etzan itzusiya
daukat ikusiya
obrak mereziya
izandu graziya
amaika duro eder
irabaziya.
16
Oso trebia dago
kantuzko lanian
orlako gutxi da
gaurko egunian
gogor egiten niyon
gazte giņanian
obeditu diyogu
etsi degunian
sasoya juanian
baju gaudenian
orgullo onian
farra aldamenian
Juan Jose Udarregi
galdu danian
17
Lau probintzi oyetan
oti da Jueza,
talentuba dubenak
biar grandeza,
beti artako dago
estu eta presa,
kantuz etxeratzen du
zenbait interesa,
jan da edan lasa,
egun onak pasa,
ez dago eskasa,
eman diyot traza,
titulo eder ori
konserba beza.
18
Oraiņ ogei bat urte
nintzan indarrian,
taberna betetaxe
ote larrian,
Pellorekin ere ba
patxara ederrian,
allegatu ezkero
egin biarrian,
teatro zarrian,
ez leku txarrian,
jende asko aurrian,
naiko bildurrian,
beti etzan atsegin
nere urrian.
20
Nik orduban banuen
gizon baten lana,
berak ere badaki
ona ninzana,
saritan juntatutzen
giņan alkargana,
juzgatzen zuten zein
balientia zana,
bazuen afana,
klarua kanpana,
berekin daukana,
ni denbora juana,
ezagututzen gaitu
baju gaudena.
21
Onrak merezi ditu
Azpeitiko erriyak,
igual ango jende
maitagarriyak,
premiyuak ziraden
ara etorriyak,
D'Abadi jaun orrek
kotxez ekarriyak,
zer urre gorriyak,
gu diruz urriyak,
bajutxo jarriyak,
gaude igarriyak,
orra Udarregi zarrak
bertso berriyak.
|