inprimatu
Arengaraiko primaren khantoria
Izenburua:
Arengaraiko primaren khantoria
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
684-688

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arengaraiko primaren khantoria

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Ahaire zahar huntan bi berset berririk,

 Alagrantziareki khantatü nahi tit;

 Bihotza libratürik phena orotarik,

 Desir niana beitüt orai gogatürik.

 

 2.

 

 Ihurk etzin erranen, ezpeitzin üdüri,

 Gogatüren niala maitia jagoiti;

 Mintzo nintzeion bethi ahalaz uneski,

 Ene erranen gatik hura ezin kunberti.

 

 3.

 

 Abis bat eman nahi dit muthil gaztiari,

 Khorte egiteko deseiñ dianari,

 Jarraiki dadin bethi pazentziareki,

 Gogor üdüria gatik sekülan ez etsi.

 

 4.

 

 Maitiaren gana zuazanin amorioz,

 Bere florian bada ez izan lanjerus,

 Neskatilak beitira ordian handius,

 Bena gogatzen dira lüzin inganioz.

 

 5.

 

 Goizan ipharra eta arratsen hegua

 Hola balinbada kursian da denbora;

 Barnatikegi ez har othoi amoriua;

 Gazterik eztakizün xuri bilhua.

 

 6.

 

 Ihizlariak eztizü atzaman erbia

 Thiatü gabetatik lehenik kolpia

 Gisa berian düzü oi ene zorthia,

 Nik ere hala dizüt gogatü maitia.

 

 7.

 

 -Zazpi urthe badizü ene khariua

 Zütan ezarri nila ene amoriua;

 Geroztik nindiagozün trixterik gogua

 Beldürrez etzintzadan zü goga, gaxua.

 

 8.

 

 -Zazpi urthez zitzaitzat onduan ebili

 Ene tronpatü nahiz malezian bethi;

 Orai egiten düzü aisa eni erri,

 Begiraizü Jinkuak zü etzitzan püni,

 

 9.

 

 -Zelüko Jinko Jaunak badü pietate,

 Bere denbora dizü errota egile;

 Ürgüllütsien bortxaz konberti erazle,

 Feit horrez orhit zite, maitia zü ere.

 

 10.

 

 -Ühaña ihizlari arrañ hurin deno,

 Muthilak ere trende amoros direno;

 Neskatilen onduan doloruski mintzo,

 Desira kunplit eta haientzat akabo.

 

 11.

 

 -Pikanki mintzo zira gizuner maitia,

 Ez, sunja bazeneza düzün estatia;

 Maite ezpalinbanü fidel izatia,

 Elitzeikezü komeni hola mintzatzia.

 

 12.

 

 -Persuna bat denian plazeraki galdürik

 Erramarkaule düzü inkietatürik;

 Ene erranari othoi ez egin kasurik,

 Bestela eztükezü ni baizik galdürik.

 

 13.

 

 -Kontsola zite, kontsola, oi ene maitia,

 Eztate orai lüze gure jüntatzia;

 Zaldiz igorrien deizüt zuri txerkaria,

 Hartan gañen jinen zia zü eta frütia.

 

 14.

 

 Zaldi xuri bat badit zure zerbütxüko,

 Zük plazer düzünian hartan juaiteko;

 Aita eta amari errezü adio,

 Ene ustez ezpeitzira ützülien haboro.

 

 15.

 

 Arañeko süjeta, ororen lilia,

 Neskatila gaztetan parerik gabia;

 Hanitx plazer hartü düzü (düzün) haitatü lekhia

 Barkoxen igaiteko zure zahartzia.

 

 16.

 

 Khantoriak huntü nütian eskapilareki;

 Süjeta den bezala ahal bezañ uneski;

 jinkuak deiziela bier algarreki

 Mündian bizitze lüze ünioneki.

 


inprimatu