inprimatu
Nere guraso maiteai
Izenburua:
Nere guraso maiteai
Sinadura:
Tolosar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tolosar bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
1

Nere guraso maiteai

 

Tolosar bat

 

         Euskaldun azi eta ezi nautelako

         eskerrak emanaz.

 

 Goibel zerua... lurra dardaraz...

 aizea larri zebillen...

 turmoi-danbadak entzuten ziran

 tximist'izuen ondoren.

 Ekaitzak nonbait, zirudionez,

 ondamen latz bat zekarren...

 —Infernutarren kateak -nion—

 ¿ote dira bat-bat eten?

 

 ***

 

 Eraso beltzak gañez-eginda

 laiño-pillak lertu ziran...

 Une batzuk... ta ¿mendi-zelaiak

 ibaiturik nork antzeman?

 Ausiabartza nonnaitik: iñon

 osatu-biderik etzan:

 artega, kopet-illun zerua...

 itsaso goikor bat, bean...

 

 Gora begiak itzuli nitun:

 ¡ura zan ikuskizuna!:

 gorputz jator dun Andre bat: —zazpi

 semekin Am'alarguna

 tontor baten gain ujol-igesi

 zegon: ¡lanbide ituna!

 ¿Noizko dituzu bes'ongilleok,

 Erruki-uts zeran Jauna?

 

 Ama gaisoa, len izandako

 kemen sendoak auldurik,

 laguntz'eskari zebillen: etzun

 ¡ai! bakardadea baizik.

 Inguratua zedukan zaillak

 sortutzen bazion pozik...

 kutuntxo auek galdu ezkero

 ¿nora jaso al begi bik?

 

 Urez estaltzen zijoan gaiña

 norabiderik iñon ez...

 une batean ama-semeak

 agur alkarri esanez

 betiko bana-ziran: utunak,

 —ego-aizeak autza lez—

 eraman zitun umeak: ama

 bizi zan baiña.. eziñez.

 

 Tontor-erpiña gurutze batek

 zaitzen zun: aruntz etsia

 jaso zituan beso-begiak

 galdurik uste guzia.

 Makur, isillik jardun zan: gero

 gurutze bertan jarria

 besarkatu zun eta Jaunari

 eskeñi zion bizia...

 

 ***

 

 Ametsa zan... bai... miña bederik...

 ¡ai! amets'utsa gaur balitz!

 ez nitzake bein ametsegiñaz

 beti jardungo garraziz:

 begirikitze bakoitzan baiña

 amets'ura dakust berriz...

 ¡Obe nuke il, ez bein, begiak

 itx'iriki ainbat aldiz!

 

 ***

 

 Entzun, ez aztu, Euskal-Semeak,

 infernua esna dabil:

 galtzeko zori bertan gaude, ta

 pake-gurak beude isil.

 Ama maite dun Euskeldun oro

 gertu bedi guda-mutil:

 ¡Urru, irrintzi! baiña EUSKERA

 iltzen utzi baño len... IL!

 


inprimatu