Baztan'go mendiak
Tapia-Perurena, Alexander
Nik maite zaituztet Baztan'go mendiak
Udalen yorian iratzez yantziak.
Igaro bainitun zuen nagalean
Urterik onenak gaztetasunean.
Gogora datozkit oroitzak pilaka
Ta ausnartzen ditut maiz, gogoz, aspertzaka.
Nere biotzean orduko su ta gar
Ta aberriarentzat maitetasun azkar!
Ordun loretu zan yeltzaletasuna
Nere baratzean, aratz ta txukuna.
Euskerari lotu nintzaion orduan,
Sakon yosi naiez izate barruan.
Agur, Legate'ko galur donetsia!
Zuk yasotzen duzu Gurutz gurgarria,
Erakutsi naiez ludi osoari
Zein kutuna zaion geren erriari.
Agur, odeietan kopeta yasoa
Murgiltzen duzuan Auza aundi ta arroa!
Agur, zu Baztan'go erraldoi larria
Euskadi-zaina lez zerurontz zutia!
Agur, o Mailantz'ko erreka gardena
Aitzez-aitz abesten arin zoazena.
Oraindik nigan dut zeren irudia;
Oraindikan dakust zure ugaizt bizia
Ta dirudit, ene! apar urdurian
Badagerzkidala, so ezti-eztian,
Aintziņako begi eder ta otzanak,
Neretako, baiņan, izan ez ziranak.
Mailantz'ko erreka, zure bazterrean
Azkeneko aldiz, oi, egun batean
Aren abots leunak laztandu ninduen.
Abintza aiek, baiņa, eraman zituen
Aizeak. O, alde, alde neregandik
Oldozkun itunok! Ez dago zorunik
Beko ludi ontan. Arantzak zein gogor!
Loreak zein murri! Nunai min eta lor!
***
Ene biotz orrek, berrartu kemena.
Goitik datorkizu sendakai onena.
Norbaitek esan du zerala negarti.
Oi, xure barruan sartu al baledi!
Barruko mingotsa datorkit aora,
Begiok, ordea, so-dagite gora.
Ez da betikorra nere itundasuna.
Bizitz onen aruntz badakust zoruna,
Ta miņez artean dagerkit, naroa,
Izar distikorra bezala, itxaroa.
***
Baztan'go mendiak, nere gaztaroko
Poz eta atsekaben mintzoge-lekuko!
Aintziņako oroitzak dakarzkidazute,
Ta nere gogoa larri egin dute.
Agur, izki biziz, emesti ta yoran
Bizitzon zati bat dirakurt zuengan.