Telletxea jaunari
idatz-letto pixkat
zerbait jarri dezadan
eskatutzen dixkat;
izper-berririk gabe
doaz egun ainbat;
oraintxe iya neri
idazten aztu zat.
Bertso koskor obetan
deitxo bat egin nai,
agurka emen nazute
irakurle danai;
emengo idazleak
bizi dira lasai,
uste osoan iya
oporra eta jai.
Non zerate idazle
azkar ta garbiak?
Goi-argitzen zaituzte
erriko oldertiak?
Zuen idaz-lanetan
emengo jendiak
jarritzen ditu oso
zabalik begiak.
"Abaraska" jatorrak
idazlagunikan
ez ote du izango
gure erritikan?
Egunak joan eta
ez da berririkan
uri maite ontatik
aspaldian izan.
Lagun zar "Mendi-zale"
idazle trebea,
zuretzat ez ote da
pranko naigabea
ezer idatzi gabe
Ixiltasun ori zat
iruritzen luzea.
Gore txoko ontatik
idatzi-zaleak
ez al dira izango
asko ta trebeak?
Guziz poztutzen gaitu
zuek idazteak,
jarrai zeon bidean
euskotar gazteak.
|