inprimatu
Otsaillaren seian ziraden
Izenburua:
Otsaillaren seian ziraden
Sinadura:
Sueltzuzar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sueltzuzar

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
307.zk.
Orrialdea:
2

Sueltzuzar

 

 Otsaillaren seian ziraden

 Eta igande goizean

 Kuadrilatxo bat juntatu ziran

 Dibertitzeko pozean

 Eskopeta ta txakurra arturik

 Juan ziran bide luzean;

 Olaberrita ballarakoak

 Txapeldun daude eizean!

 

 Illuntzerako eudia ba-zan,

 Baña goizetik oskarbi.

 Mendi artako pizti gaxoak

 Ibilli zituzten larri,

 Lana ederki egin zutela

 Aitortu dezagun garbi,

 Kuadrila orrek egun batean

 Il zituan iru erbi.

 

 Eztakit zenbat eiztari ziran

 Baña bi txakur bakarrik,

 Usaia artu eta bidean

 Ein zuten pauso azkarrik.

 Erbi gaxoak biziagatik

 Saiatu baña alperrik

 ¡Luis Lasao'k ez omen zeukan

 Begietako makarrik!

 

 Erbi oien pixua zertzan

 Oraindikan etzait astu:

 Seina t'erdina libra ziran bi,

 Burutik ez banaiz nastu,

 Irugarrenak zazpian berriz

 Oker aundirik ez tu.

 Nai duenak kontu atera

 Orra ogei libra justu.

 

 Urtabe txarra izan da aurten

 Gure Jainkoak egiña,

 Artorik ere ezta emen izan

 Txarririk azteko aña;

 Mendira juanda kuadrila ori

 Saiatu zan alegiña,

 ¡Gatzaren paltan galtzen ezpada

 Badute naiko zezeña!

 

 Urte guzian ezta paltatzen

 Lasao'n sagardorikan,

 Erbi okela sobrean berriz,

 Ortan ezta dudarikan.

 Ibaia ere aldean dauka,

 Angulak datoz andikan.

 Artoak gutxi izanagatik

 Eztago kuidadorikan.

 

 Egitar oiek leno bazuten

 Eizean mila pantasi,

 (¡Dolore uste izanagatik

 Gelditu oi da itxusi!)

 Gaur Luis Lasao nagusi dago

 Bere txakur eta guzi.

 Ona argazkia non daukazuten

 Nai badezute ikusi.

 


inprimatu