inprimatu
Abenduaren amairuan
Izenburua:
Abenduaren amairuan
Sinadura:
Sueltzuzar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sueltzuzar

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
297.zk.
Orrialdea:
2

Sueltzuzar

 

 Abenduaren amairuan

 Nola dan egun jakiņa,

 Zumarraga ortan izan bear du

 Peri eder bat egiņa

 Itziar'tikan eraman zuten

 Oso animali piņa,

 Aren jabiak apenas egin

 Zuen gasturako aņa.

 

 Asko koskor bat zegon saltzeko

 Lastur'ko mendi mortuan,

 Gutxienez eraman zuten

 Berrogei kilometruan

 Zumarraga orta juan ziranian

 Ai ziraden tratuan,

 Uste dedanez apenas saldu

 Zuten prezio altuan.

 

 Asto zar orrek lenago ere

 Gaiztoen pama bazuan,

 Soroetara sartzen zala ta

 Kejetan zeuden auzuan:

 Nagusi orrek ernegatuta

 Perira eraman zuan,

 Bost peseta eskayu eta

 Gero lauan saldu zuan.

 

 Aizkide batek esan zidana

 Oindik ez daukat astua,

 Aren jabia memoritikan

 Estala orren nastua,

 Gaņerakoan pasatuko da

 Egin bazuen bere gustua

 Etxian zertan eukiko zuan

 Lau pesetako astua.

 

 Lapurretan da karga eramaten

 Izan omen du pijua,

 Orain tamalik egon bear du

 Dirudiela trikua,

 Bi belarriak bera begira

 Eta txima aundikua,

 Aurtengo artuak trukatutzeko

 Alare bazan naikua.

 

 Urtietan aurreratu da

 Iya ogeitamarrian,

 Ortzak juanak dauzka baņa

 Sayatzen da belarrian.

 Gaztetan ondo gobernatua

 Oindik dago indarrian,

 A zer saltuak egin biaitun

 Ijiton batzun aurrian.

 


inprimatu