inprimatu
Biur saria
Izenburua:
Biur saria
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
128

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biur saria

 

Soroa, Marcelino

 

 Erri chiki batetik

 juandan igandian

 Indiyano loribat

 elduzan kochian

 agiñeko miñakin,

 eta Danostian

 ateratu ziyoten

 istante batian.

 -¿Kontuba zenbat degu?-

 galdea egintziyon:

 ateratzalle arrek

 -bi duro- esintziyon.

 -¡Bi duro!-¿Zer ustedu

 naizela ni egon

 ditutan egunetan

 lotan oraindañon?

 Orainchen bai detala

 miñ abo guztian:

 ¿irabazi nailuke

 bi duro istantian?

 Gure barberochoak

 ateratuzian

 ordu bat pasa eta

 bi errialian.

 


inprimatu