inprimatu
Bada edo ez da?
Izenburua:
Bada edo ez da?
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
448

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¿Bada edo ez da?

 

Soroa, Marcelino

 

 ¿Emen aldira? betoz,

 pasa, pasa aurrera

 ¿beaz Premiñi egun

 onak ematera?

 Atsegiñ degu bada,

 bai orise, eseri;

 beok ondo dirala

 da bertan ageri.

 Zerbait oraiñ jartzeko

 asmoetan geunden;

 eziñ ordu obian

 litezke izan emen.

 ¿Esne-arroza artuko,

 luteke beok? bai,

 egunen onraz egiñ

 bear degu gaur jai.

 Arrozikan ez degu

 ez, bañan esnia

 bagenduke, litzake

 errez ekartzia

 kanpotik pazichua,

 ta, balitz egurrik,

 esne-arrozachua

 egingo nuke nik.

 


inprimatu