Azkarra
Soroa, Marcelino
-¿Ez aldakik berri bat?
-Nik ez, zarrak berri,
bañan alai ago ta
zerbait on dek, erri.
-Aurra nere emaztiak
sortu dik goizian.
-Izan derilla bada
zuben zori onian.
-Mutill, zer sortu duben
¿ez dekala asmatzen?
-Ez dek erraz izango
Ez banak esaten.
Alaba.
-¿Alaba? ez, ez,
ez dakik, ez dakik.
-¿Semia?
-¡Milla arraye!
¿t'iri nork esan dik?
|