inprimatu
Arrazoyarekin
Izenburua:
Arrazoyarekin
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
448

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrazoyarekin

 

Soroa, Marcelino

 

 Goyaztik Tolosako

 merkatura Premiñ

 dator goizian bere

 astochuarekiñ.

 Astua zarra da ta

 ibiltzen ez ariñ

 lepo aldera diyo

 zakuak-eragiñ.

 Orrengatik dijua

 animaliya estu

 maiz atze aldetikan

 egiñikan soñu.

 Marmar zerbait esaten

 ooski bere modu

 kejatzeko gasuak

 arrazoya badu.

 Premiñek-arre, arrre-

 makiña bat oju,

 ateratzen du, bañan

 astuak ez aitu.

 ¿Ez aitu? Nere-ustez

 maiz eranzutendu

 bestela ¿zertarako

 tronpeta jotzendu?

 Utzi ditu guztiyak

 oso penatuak

 ¡alako karga zuben,

 bai, gizarajuak!

 ¿Ezagutzen zaill alda

 zain dan astuago!...

 Batek-diyo Premiñi

 ta, onek geruago:

 -Gizonchua karg' ori

 aurreregi dago,-

 -¡¡Ai balego legua

 batez aurrerago!!

 


inprimatu