inprimatu
Arrazoia
Izenburua:
Arrazoia
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
95-96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrazoia

 

Soroa, Marcelino

 

 Munduban ikustenda

 jendia saiatzen

 diru pilla nolapait

 biltzeko lenbailen.

 Larritasun gogorrak

 pasarikan emen

 ez badute dirutan

 nai añik osatzen.

 Al egiñ guztiekiñ

 dabiltzanak kaltez

 eziñ beren buruak

 aserikan urrez.

 Berrogei milla duro

 banituke gañez...

 -¿Zer egingo zenduke?

 -¿Zer egiñ? Ezerez.

 


Bi ollarrak

 

Artola, Ramon

 

 Seta char bat jabeak

 zutelako artu,

 ollar biyak borroka

 zituzten paratu;

 eta gorroto gabe

 ziralarik jarri,

 oso gogor zioten

 eraso alkarri;

 bada lan artan ari

 zirarela biyak,

 kolpeka kendu nayan

 alkarri begiyak,

 bata bestea bañan

 lenago aulduta,

 eroririk lurrera

 indarrak galduta,

 onek azpitik esan

 zion besteari:

 "Ai lagun, lagun, gaizki

 gaituk ontan ari;

 iñoiz guk alkarrekin

 ezer izan ezta,

 beste gatik egiten

 odolezko pesta."

 -"Ala dek, esan zion,

 besteak orduban;

 zenbait buru gaiztoko

 bagaituk munduban;

 bañan alaz ta ere

 ontara ezkero

 ez diat barkatuko

 naiz damutu gero."

 Eta au esateaz

 erasorik berriz,

 alkar biyak berriro

 bete zuten zauriz;

 eta bat azpiyan ta

 bestea gañean,

 illak biyak gertatu

 ziran azkenean.

 ...............

 Onek erakusten du

 kulparen jabeak

 gatik iltzen dirala

 kulparik gabeak;

 eta ala jasoko

 balita au buruban,

 ezlukela guchik on

 izango munduban.

 


inprimatu