Ardo lekuko jolasa
Soroa, Marcelino
Loyolan da taberna
parerik gabia
lana franko billatzen
beste bat obia,
eta nola denbora
zegon egokia
fiña berorik gabe
garbi pozgarria
jendiak artu zuben
zubiko bidia
biribillaturikan
Donosti guztia.
Zergatik saltzen zuten
ardo nasgabia
orrengatik zeguen
taberna betia
gela guztiak eta
sala, sukaldia
eziñ antolaturik
an pillan jendia
zein baña zein geiago
jolasa zalia
anchen etzan otzikan
¡ura zan labia!
leertu bearrean
oro bat goi bia
arrantzu gertakozan
botarik saria,
basuak eskuz, esku
¡bazan eralia!
arras alaiturikan
echeko jabia.
Saltsereu saltsas bazan
karrasi ta kanta
baña nagusiyarrek
guztiyak aguanta,
chistubak, oju, dantza,
etziran an falta
irrintz batzubek ere
nagusiya juan ta,
pasatzen zanak zuben
esaten: ¡au planta!
barren ortan badago
jende zorianta:-,
gizon chiki bat eta
beste bat galanta
pizkortu ziranian
bapo jan eranta
indarrak progatzeko
zeukaten talanta;
etzuten berotzeko
biarrikan manta.
Naiz edariarekin
ez egon argiyak,
animuak emanik
an ziran guztiyak
apustu beriala
egintzuten biyak
zeñek aguruago
bizkartu zagiyak,
Ta batek chikiyari
deiturik atera
isillik esantziyon
belarri atzera,
-Mutill guazemak erdiz
diruba jartzera
eta kupidik gabe
gaur irabaztera.
Botakolikek orrek
norbait goitik bera
dituzten indarrakin
muturrez aurrera,
bañan ik dek abantaill
aundi bat bestera,
lurretik guchiyago
bide bizkarrera.
|