¡A zer ostatuba!
Soroa, Marcelino
Melchor Tripaki joan zan
ostatu batera
zuben asmoan ustez
bapo bazkaltzera.
Bañan arkiturikan
aiñ charra guztiya,
arrek ikusi zuben
anchen komeriya.
Gelditu zan gosiak
etzubelako jan,
bañan kontubarekiñ
aguro bete zan.
Zergatik bazkariya
bazan arlotia,
ordañaz izan zuben
kontuba luzia.
Isillikan egonik
jakiñ bitartian,
nagusiyari ziyon
esan bat batian:
-Bota bostekuori,
baitare besuak,
ez arritu, gogotik
isuri malkuak.
Orla, bai, zergatik gaur
izango da, jauna,
emen arkitzen geran
azkeneko eguna.-
|