inprimatu
Arantzazu'ko Ama Birjiņa'ri
Izenburua:
Arantzazu'ko Ama Birjiņa'ri
Sinadura:
Sizilia'ko soldadu batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sizilia'ko soldadu batek

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
72.zk.
Orrialdea:
3

Arantzazu'ko Ama Birjiņa'ri

 

Sizilia'ko soldadu batek

 

 Arantzazu'ko Ama Birjiņa

 Gure Zaindari on-ona

 Gerran dabiltzen soldaduentzat

 Babes biziro onena

 Ezta galduko iņola ere

 Zuri asko nai dizuna

 Zori-onean egoten dala

 Zure mendean gizona.

 

 Euskal-erritik urruti gaude

 Baņa Zugandik urrian

 Zauzkagulako ondo sarturik

 Gure biotzen erdian

 Egonagatik Aprikan gure

 Etsai moroen lurrian

 Ementxen ere maite zaitugu

 Nola ta Euskal-errian.

 

 Zure eskuan Ama maitea

 Daukagu dana utzia

 Zu zeralako Euskal-erriko

 Soldaduen poz guzia

 Gerra onetan galtzen badegu

 Egunen baten bizia

 Iguzu, arren, zeruan alik

 Lenen sartzeko grazia.

 

 Zugan pentsatzen egongo gera

 Gure neke ta penetan

 Zaitugulako beti guzian

 Maitatzen bene benetan

 Uste degu, bai, grazi andi bat

 Oraindik mundu onetan

 Arantzazura juan eta zuri

 Muņ egitea oņetan.

 

 Orra agertu Ama maitea

 Gure naikunde ederra,

 Amaitu bedi alik lasterren

 Aiņ kaltegarri dan gerra

 Eltzean gero pozaren pozaz

 Euskal erriko lurrera

 Geron etxetan Zu goratutzen

 Aspertukore ez gera.

 

 Soldadu gaixo auezaz Ama

 Izan ezazu erruki

 Biotz zurean gorde leku bat

 Nai degulako iduki

 Orrela emen lurrean gera

 Biziko oso ederki

 Eta alare gero zeruan

 Emen baņore obeki.

 


inprimatu