Errueza - birtutea
Selgas Carrasco, José
Eder doaz urteak, eder biziya
Errugabeko lotan dijoanean
Zorioneko adiñ lorez jantziya.
Animak naigaberik ez duenean,
Eta biyotzak miñai, miñen kotizik
Oraindikan pagatu ez dienean.
Bizi danean pozez, kezkarik gabe,
Irakasirik guri gizona zer zan,
Zer izan litekean bekatu gabe.
Bañan... bañan... oraindik aur geradela
Datoz atsekabeak, larritasunak,
Poz guziya gugandik daramatela.
¡Jakitea!... antustea, arrokeriya;
Gizona sayatzen da jakiten, baña
Gelditzen da ezjakiñez, dolkaiz jantziya.
Zer artiskadek digu irakasitzen
Gure biziya amilka daraman leize
Beltz ikaragarriya gogor ichitzen?
¿Bizi da jakintsua doatsuago?...
¿Dirubagan zoriya daukanak, oi du
Bestelakoak baño pake geyago?
Eta echendea bera... ¿zer da echendea,
Ezpada gañean dan naigabeari
Egiten zayon zemui miñerazlea?
¡Eziñegon larriya1 ¡Gauza tristea!
¡Nork errugabeko ordu batzuekgatik
Lezakean biziya trukatutzea!
¿Ta zergatik ez gera birtutetsuak?
¿Zergatikan ainbeste maite ditugu
Bizitz au eta bere neke mintsuak?
Gaztetasun zorrak otsegiten du
Maitasun-festetara; t'atsegiñaren
Edontzi maitatua eskañitzen du.
Anima gelditu-ta bildurtutzen da,
Estalgarri guziyak urratutzean,
Irudipena, oso desegiten da.
Orduan dator bildur illerazlea;
Orduan eziñegon izugarriya,
Eta datoz miña ta gozogabea.
Eta dator egun bat, geldi, nagiya,
Ta beste bat ere bai; ta dana dator
Beñere buka gabe azken-ajiya.
Maitera gezurturik atzeratzen da;
Negar-malko samiñ ta tristez bustirik
Oroitzaren lorea triste azitzen da.
Zemuitzen badu mardul izpirituak,
Alperrik dabill, piztu nairikan biyotz
Illik dagoen baten tupotz-soñuak.
Ala doatsuera, guziz maitea,
Litzakeana gure bizitzargiya,
Gure borreroa da, gure erallea.
¡Egiya arrigarriya! ¡Gauza tristea!
¿Nork errugabeko ordu batzuekgatik
Lezakean biziya trukatutzea?
¿Ta zergatik ez gera birtutetsuak?
¿Ez ditu birtuteak, maitetasunez,
Sendatzen utsirudi naigabetsuak?
¿Ez du gozatzen degun estutasuna?
Baldin gurekin negar egiten badu,
¡Nola digun ematen gozotasuna!
Gizadiyaren izar miraritsua;
Erruez garbiyaren eguzkiyari
Jarraitzen dion argi gozo, dontsua.
Estaltzen gaitu mantu ederrarekin,
Eta gozatzen digu antsiya, miña,.
Bere bukagabeko gozuarekin.
Izanik ezillkorra ta zerukoiya,
¡Berak! ¡berak! illtzera goazenean,
Ematen digu echende gozagarriya.
Gure onaren ondoren beti ibiltzen da;
Bizitz igarokor au bukatutzean,
Obiyaren gaitean auspeztutzen da.
Oroitz gurea berak argiratzen du,
Bizitz igeskorraren kondairachoa
Dizdizariro guziz izkribatzen du.
Bizitzen da guretzat bakar-bakarrik,
Eskergaizto guziyak, utsegin danak,
Maitetasunarekin pozez pagarik.
Berak maite duana ¡zeñ doatsua!
¿Non dago birtuteak ainbat gozatzen
Gaituen atsegiña, poza, patua?
¡Birtute donetiya! sutu nazazu
Zure gar chauarekin; errañu biziz
Nere izatea tristea distia-zazu.
Zuk dakizu gozatzen nere larriyak;
Zuk, eta lore ederrak gorderik dauzkan
Aurtasunaren oroitz maitagarriyak.
Udaberri gozoko egun sentiya;
Betiraunlea balitz, gizonen ona
Litzakean par-usi miragarriya.
Orduan izatea dijoanean,
Gezur kaltegarririk, goinairik gabe,
Gaitzikezak ematen duen pakean.
Orduan bizi naiyak izpiritua
Galtzen ez duanean; eta sentitzen
Ez danean ondamu kaltarkitsua.
Orduan, pentsaera dabillenean,
Penikan, bildurrikan, miñikan gabe,
Beti mardulik dagon toki ederrean.
Orduan ezpañ eder toleskabeak
Artzen dituztenean amaren laztan
Gozo, maitasunaren garrez beteak.
T' ederreraz anima koroiturikan,
Zeru lurren artean Jakusgunean,
Errugabe maitea agerturikan.
Choratutzen gaituen errugabea,
Doatsuak izaten, zuzen bizitzen
Irakasten ibiltzen dan birtutea.
Berak birrindu naiyan ¡O Jaungoikoa!
Sayatutzen da gure biziya amiltzen
Duten griñ oyen naspill su-garrezkoa.
Erzuezagun, biyotz aundi prestuak,
Eta birtuteagan, tinke dauzkate
Beren irudi garbi gaintondotsuak.
Zergatik birtuteak t' errugabeak,
Beren aunditasunaz tinka danari
Biraltzen dizkate poz neurrigabeak.
Atoz, lurrindutzera nere gogoa
Zure likurta bigun eztiyarekin,
Aurtasunaren oroitz guziz gozoa.
Ekatzu, birtutea, zure fedea;
Aztu ¡bai! nere lengo chorakeriyak;
Distia zazu nere biyotz tristea;
Nere bizitza, eta neurtitzaldiyak.