inprimatu
Zure arrainen ohointza nola gertatu da
Izenburua:
Zure arrainen ohointza nola gertatu da
Sinadura:
Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1694.zk.
Orrialdea:
5

Zure arrainen ohointza nola gertatu da

 

Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)

 

 1

 

 Urte akabantzan denek badakite

 Gauza onak jatea denek dugula maite

 Ni saltzen ibiltzen naiz eta ez dut kalte

 Hortako nere putzuak bai arrainez bete

 Ta denek diote

 Naski orai arte

 Arrazoina dute

 Akabantza haste

 Ohart gabean denak ebatsi nauzkite.

 

 2

 

 Langosta eta homar, larogoi bat kilo

 Lau zakur zaintzeko nor zagon trankilo

 Bainan lapur zikina hura ez zagon lo

 Nere zerrakur hartan eginik lau zilo

 Handik zaizkit igo

 Bat baino gehiago

 Arrastoak dio

 Zer du ba balio

 Hantchet merezi zituztela bi tiro.

 

 3

 

 Kondatzen zaituztet nere bihotz mina

 Ta biharkotz ere badut nere grina

 Batetik moltsa daukat gaur arin arina

 Eta bihotza ere bi parte egina

 Berritz balitz jina

 Dezala jakina

 Egina dut zina

 Hemendik aintzina

 Bertan garbitzen dut nik lapur zikina.


inprimatu