inprimatu
Teodoro Hernandorena-ri
Izenburua:
Teodoro Hernandorena-ri
Sinadura:
Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1889.zk.
Orrialdea:
5

Teodoro Hernandorena-ri

 

Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)

 

 1

 

 Haste hastetik agur bero bat zuri Jaun HERNANDORENA

 Bertsutan egun nahiko nuke goratu zure omena

 Bai zorigaitzez ez dut nai ordu ukan holako orena

 Zu bertsulari garen guzien sustengu izan zarena

 Omen batekin ezin ordaindu denek zuri zor duguna.

 

 2

 

 Bertsularitza zuri esker da Iparraldean atzarri

 Ta eskas zuen berotasuna zuk bai diozu ekarri

 Gu denen bila ez ote zira ibilia herriz-herri

 Gure artean anaitasuna gainera zinuen jarri

 Betidanikan izana zira Ipar-Hegoen lokarri.

 

 3

 

 Goresmen hori jauna zinuen aspalditik merezia

 Egun hortako hautatu dugu otsailak duen zortzia

 Sara daukagu bertsularien ihesleku berezia

 Ez ote duzu hortan enema bertsuetako hazia

 Hartu dezazun zure lanaren esker-onaren grazia.


inprimatu