inprimatu
Aita Barandiaran Ataundarrari
Izenburua:
Aita Barandiaran Ataundarrari
Sinadura:
Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2042.zk.
Orrialdea:
3

Aita Barandiaran Ataundarrari

 

Sein, Manuel (Txanpun, Xanpun)

 

 1

 

 Zinez ez dakit, nundik has egun ta gainera hor zer erran

 Aski zuzenki gaur goresteko Jose Miel Barandiaran

 Hoinbertze urtez badakizue nota bizitu den Saran

 Bainan ez dauku jakitatetik hartu bainan beti eman

 Hari esker gaur Euskal-Herriak daki zer bide ereman.

 

 2

 

 Ikertu ditu Euskal-Herriko mendi haundien muturrak

 Eta ez du ez ikaratu hau ez iduzki ez elurrak

 Are gutio harpe zitotan sartu ta hango beldurrak

 Sekreturikan ez-du geihago harpe ziloan den lurrak

 Eut gainerat mintzarazi tu arbaso zarren hezurrak.

 

 3

 

 Haren entzuten egoten jarriz ematen zaitu atsegin

 Haren hitzari ezin da hetsi eta ezin ihes egin

 Erran ditake mende ixtorio oso bat dauka berekin

 Jainko maitea atxik gaitzazu luzaz oraino gurekin

 Haren bitartez gure berriak geihago nai tugu jakin.


inprimatu