inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Sein, Manuel - Larraņaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Larraņaga
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1539.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Sein, Menuel - Larraņaga

 

 1

 

 Larraņaga

 

 Xanpun eta ni biok

 ibiliak bero,

 danak esan beharra

 daukat onuzkero,

 ezkonduak gu biak

 ez gaude soltero,

 norbaitek igual hau

 etzuen espero,

 geio-re egin nun nik

 dantzatu ta gero.

 

 2

 

 Xanpun

 

 Galde bortitza egin

 derautak hik arin,

 nik ere dantzatua

 diat hantxet berdin,

 tontokeritako guk

 gaur sobera adin,

 bainan dantzan hasi ta

 hartzen da atsegin,

 beso-txainda-re ez da

 kalte noizez behin.

 

 3

 

 Larraņaga

 

 Dantzatzeko ez giņan

 egon gu zalantzan,

 eranetik beteta

 gu erdi balantzan,

 umorea bagendun

 dantzatzeko plazan,

 aldrebes edo ongi

 han jardunak dantzan,

 baņan ondorengoa

 ederragua zan.

 

 4

 

 Xanpun

 

 Txarkeria gogoan

 jarri zira teman,

 nik nahi nuke auzia

 bururat ereman,

 zer komedi gaixtoak

 ukan ditudan han,

 harek eskuin behar ta

 nik ezker nahian,

 lanak zauden pontuak

 zuzen ezin eman.

 

 5

 Larraņaga

 

 Nola ibili giņan

 dadukat goguan,

 da argatikan nago

 ni esan asmoan,

 zu bezala umorea

 nik ere banuan,

 dantzatzera bakarrik

 Xanpun etzan juan,

 nekin ein zun tratua

 ta akabo orduan.

 

 6

 

 Xanpun

 

 Bera ibilia da

 han estekatua,

 neska lotu eta

 ezin espekatua,

 aski hurbil zinela

 ezin ukatua,

 ixtant guzian zuen

 neri trukatua,

 ez Xanpunen gain bota

 zure bekatua.


inprimatu