inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Sein, Manuel - Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita
Sein, Manuel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1536.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Sein, Manuel - Enbeita

 

 1

 

 XANPUN

 

 Gazte maite hau gaur etorri zait

 neri lan galdez etxera,

 kaltekorra da zinez neretzat

 gazte on baten galtzea,

 bainan hala ere ausartatzen naiz

 hau berari eskatzea,

 egi-egitan lan-gogo onez

 hunat etorri altzea?

 

 2

 

 ENBEITA

 Bizi beharrak hala jarrita

 hemen nator zuregana,

 konprenitzen det gaur neregatik

 dadukazun duda dana,

 zintzo nator ta eman eidazu

 jauna arren neri lana,

 jornala barik bakarrik nai det

 nere etxearen jana.

 

 3

 

 XANPUN

 Nagusi batek kezkak baditu

 gaia azaltzen denean,

 egun ez nuke naski nahi egon

 langile hoien menean,

 emanen dautzut ofizioko

 lagun bat aldamenean,

 bertzeik ez bada hau bai bederen

 ikas dezazun lanean.

 

 4

 

 ENBEITA

 Len ere zutaz nik gauza onak

 aditu nituen baina,

 enuen uste aurkitutzea

 horren zintzo ta apaina,

 egingo dizut nik nere lana

 neri eskatua aina,

 ta zuk neretzat bakarrik eman

 eiten detanean ordaina.

 

 5

 

 XANPUN

 Beraz gaztea sartu zaite gaur

 nagusi hunen gerizan,

 badakizuna beharko duzu

 naski lanean ari izan,

 ni portatuko naiz zuzen ta

 nagusi on baten gisan,

 zure partetik gazte maitea

 zu araberako izan.

 

 6

 

 ENBEITA

 Dudarik bada nik gura neuke

 ateratzea bertatik,

 enaiz etorri ni bizitzeko

 ugazabaren lepotik,

 kontzentzi bat det ta ez dit ixten

 jaten besteren ogirik,

 lana emaidazu bizi nai det ta

 nik neronen izerditik.


inprimatu