inprimatu
Amoriyo fiņarenak
Izenburua:
Amoriyo fiņarenak
Sinadura:
Sebero
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sebero

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
645.zk.
Orrialdea:
7

Amoriyo fiņarenak

 

Sebero

 

  (Jarraipena)

 

 Ama ez neri esan

 Orrelakorikan

 Ez det nik bestegana

 Amoriorikan:

 Ezin alegra leike

 Bere barrenikan

 Komenientzi ona

 egonagatikan.

 

 Utzi alde batera

 Orrelako lanak

 Ez ditut nik ikusten

 Zu bezela damak

 Nai badituzu artu

 Onra eta famak

 Moldatuko zaituzte

 Aitak eta amak.

 

 Denbora konpliturik

 Galaya abiyan

 Zer pasatu ote zan

 Aren memoriyan

 Gurtarik artu gabe

 Izan dan aspaldiyan

 Inozente sartu zan

 Jayo zan erriyan.

 

 Au da lendabiziko

 Izan zenduana

 Zer da musikarekin

 Onratzen dutena?

 Markesaren alaba

 Kaliak barrena

 Eposario zala

 Ark biar zuena.

 

 Desmayaturik egin

 Zuen ordu bete

 Gero nobiya eske

 Itz bi egin arte;

 Inguratu zitzayon

 Makiņa bat jente

 Bigarren ordurako

 Il da derrepente.

 

 Gaba pasatu eta

 Urrengo goizean

 Entierrua zuan

 Bigarren klasian;

 Markesaren alaba

 Guzien atzian

 Zer pena izango zan

 Arren biotzian.

 

 Penarekin lerturik

 Antonio il zan

 Akonpaņatu zuan

 Juanitak eleizan:

 Maitasuna baziyon

 Esan dedan gisan

 Geroztikan etzuan

 Osasunik izan.

 

 Erremedia balei

 Sentimentu ori

 Bitarteko bat jarri

 Jesus maitiari;

 Orazio egiņaz

 Birjiņa Amari,

 Zeruan gerta dedin

 Antonio Mari.

 

 Alkarren konpaņian

 Guk ere nai degu

 Birjiņa egiozu

 Jaunari erregu

 Kristau guziyogatik

 Baldin albazendu

 Iturrino'k orrela

 Desiatutzen du.

 


inprimatu