inprimatu
Amoriyo fiņarenak
Izenburua:
Amoriyo fiņarenak
Sinadura:
Sebero
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sebero

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
644.zk.
Orrialdea:
7

Amoriyo fiņarenak

 

Sebero

 

 Egun seņalia zan

 Gogoan artzeko,

 Esan ziyola aren

 Etxera joateko;

 Deseo dedan itz au

 Manifestatzeko

 Zurekin Antonio

 Nago izateko.

 

 Zer esaten dirazu

 Juanita itz ori

 Tentatzen ai zerala

 Trazak badirudi

 Etzait zure gradurik

 Tokatutzen neri

 Ez burlarikan egin

 Marineruari.

 

 Iduki dezakezu

 Ongi sinistua,

 Aspaldian nagusia

 Zutzaz gustatua:

 Etzaitut nik utziko

 Desanparatua

 Ala egiten dizut

 Gaur juramentua.

 

 Konformatu ziraden

 Alkarren artean,

 Ezkonduko zirala

 Urrengo urtean:

 Eskolak ikasteko

 Biyen bitartean

 Beraren erritikan

 Guztiz apartian.

 

 Ala disponiturik

 Jarri zian biyak

 Kartak entenditzeko

 Alkarren berriak:

 Formalidadiakin

 Jartzeko egiak

 Baņa etziran lo egon

 Amaren begiyak.

 

 Alperrik izango dira

 Aserre gurian,

 Ez naute mudatuko

 Eternidadean:

 Esposatu nai nuke

 Kariņo onian

 Antonio Maria

 Etortzen danian.

 

 Ezin egon zan ama

 Itz ori sufritzen

 Beriala asi zan

 Kartak detenitzen:

 Intentziyo aundiagaz

 Ezkontza galdutzen

 Juanitak alakorik

 Etzuen pentsatzen.

 

 Amaren maleziya

 Korriora joan da

 Antonio iltzala

 Egin zuen karta:

 Juanitaren tristura

 Maitia izan da

 Engaņatua bestek

 Gezur bat esan da.

 

 Amak esaten dio

 Juanita neria

 Galdu da diotenez

 Antonio Maria;

 Nik billatuko dizut

 Beste bat obia

 Mayorazko interes

 Askoren jabia.

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu