| 
		Amama zanari
  
 Sarriegi
  
  Il zan, gaxua il zan... 
  il-beltzean
  luze-luze etzanda 
  bein ikusi nuan.
  
  Zerura begira, 
  aingerua iduri; 
  ain zegoan geldi, 
  ain zegoan zuri.
  
  Lau gizonek artu 
  t'eraman zuten, 
  arrezkeroz ez det 
  etxean ikusten.
  
  Galde diot nun dan 
  ama maiteari
  ta zeruan dala 
  negarrez esan dit... 
  
  Urruti bear du 
  noski zeru orrek, 
  ba nere negarrok 
  ez ditu entzuten. 
  
  Entzungo ba'litu 
  etorko litzake,
  bai, nere amama 
  etorko litzake. 
  
  Maitia alakua! 
  Ene emen ba'lego... 
  bere magalean 
  egingo nuke lo;
  
  Bere belaunean 
  jarrita nengoke, 
  antxen irakurtzen 
  ikasiko nuke.
  
  Eraman zuten, ta... 
  ez dator geiago; 
  jakin izan ba'nu
  ez nien utziko. 
  
  Arrezkeroz ez det 
  esnegañik jaten, 
  iñortxok ez dizkit 
  intxaurrak ekartzen. 
  
  Lagunek negarrez 
  ikusten ba'naute, 
  nere erruz dala 
  esaten didate. 
  
  «Zeñen zitala zan 
  eriotza jakin,
  zer dala-ta utzi 
  joaten berakin?». 
  
  Baña on utsa zan 
  nere amamarik 
  betiko zemala 
  uste nuan ba nik...
   
 |