inprimatu
UNICEF-i
Izenburua:
UNICEF-i
Sinadura:
Sarriegi Eskisabel, Andoni (Murumendi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarriegi, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1064.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


UNICEF-i

 

Murumendi

 

 Hartu berria dut karta

 UNICEFek bidalita

 euskaraz eta espainieraz

 dago idatzita

 dioena ikusita

 gelditu naiz hunkituta

 ume-kopuru handiak daude

 gaitzez estalita.

 

 Kolonbia, Algeria

 India ta Nigeria

 Bangladesh eta Sudanen ere

 bada mixeria

 gaisoa eta, eria

 nonbait dago ugaria

 Munduak berritu beharra du

 hauxe da egia.

 

 UNICEF dator eskean

 munduaren izenean

 Espainiako ordezkaritza

 dio azalean

 mindurik hau barrenean

 honek bere esanean

 ez al dira gai ezagutzeko

 gu geure senean?

 

 ONU, UNICEF, UNESCO

 hor Euskal Herria noizko.

 geure zapaltzaileen izena

 ote beharrezko?

 behartsuei laguntzeko

 esukaldunok gaude presto

 baina mundua prest ote dago

 gu geu aitortzeko?

 

 Gauzak horrela direla

 portaera da ustela

 Nazio Txikiei ere zorra

 badiezuela

 utzi joera txepela

 jar non bere txapela

 orduan egingo dizuegu

 harrera epela.

 

 Alor honetan bestalde

 zer ez ote bada galde?

 mundu honetan hirutatik bi

 goseak hor daude

 misilak dira debalde

 militarrak falta gabe

 horiek alferrik xahutuen

 beldurrez hor gaude

 

 Sala ezazue Reagan

 indarra badu beregan

 Estatu Batu ta gainerako

 akolitoengan

 Berdin han Gorbachov hegan

 bere sateliteengan

 kanpoan gudak mantendu eta

 pakea berengan

 

 Horiek eta Frantziak

 bai Britainia Handiak

 Txina, Alemania ta bestek

 dituzte graziak

 eginik arma bitxiak

 militarren gutiziak

 diktadurak ongi mantentzeko

 lanean guziak.

 

 Munduan diru gehienak

 armetarako daudenak

 nazio txikiak zapaltzeko

 gastatzen direnak

 ezagutu herri denak!

 ta eman denei berenak!

 orduan gaisoz ez dira hilko

 jaioberrienak.

 

 Bakizue oraingoan

 hemen garela mundean

 Euskal Herria nazio dela

 besteen ondoan

 ordezkaritzak behingoan

 jarri honako moduan

 eta gu geure izenez deitu

 bada hurrengoan.

 


inprimatu