inprimatu
NATO = OTAN = imperioa
Izenburua:
NATO = OTAN = imperioa
Sinadura:
Sarriegi Eskisabel, Andoni (Murumendi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarriegi, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
942.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


NATO = OTAN = Imperioa

 

Murumendi

 

 1

 

 Antzina euskaldunok

 geure burujabe

 geroz gaude gabe

 borrokatu beharra

 lurtxo honen alde

 Erroma egina zen

 Penintsulan jabe

 eta Euskal Herriak

 zirudien labe

 borroka eta tratu

 inoiz amaigabe.

 

 2

 

 Orduko militarrak

 euskaldunak ziren

 gauzak nola diren!

 lur hau gordetzen zuten

 piztiak bailiren

 ondoren godo eta

 visigodo biren

 artean iraun zuten

 nola-hala gailen

 orduan ere lur hau

 borrokan zebilen.

 

 3

 

 Mairuek Penintsulan

 eginik sarrera

 ta dena aurrera

 visigodoak larri

 babesdun lurrera

 Asturias aldera

 harturik karrera

 Euskal Herriarentzat

 zer pake ederra

 heurentzat guri lehen

 jarririko gerra.

 

 4

 

 Mairuei eutsi eta

 ozta-ozta bizi

 hau bai dela bitxi!

 frankoak iparretik

 sortu ziren bizi

 Zaragozatik zehar

 Iruiņea hautsi!

 Orreagan astindu

 hainbeste ihizi

 behin behar genuen da

 gerra irabazi.

 

 5

 

 Nafarroan sorturik

 Euskal Erresuma

 ta askatasuna

 Aritza ta Semenok

 zuten osasuna

 gudaloste militar

 zer handitasuna!

 mairuak uxatzeko

 ah! zer gaitasuna!

 orduantxe lortu zen

 euskal batasuna.

 

 6

 

 Geroztik espa eta

 grina txar guztiak

 gara ikusiak

 gaztelak suntsiturik

 batzu ta besteak

 hamaseigarren mende

 odolez bustiak

 menperatu gintuen

 ez oso eztiak

 goserik baitzebiltzan

 betiko piztiak.

 

 7

 

 Halere soldaduska

 gerratetakoa

 ez txantxetakoa!

 probintzi mugen barne

 zerbitzatzekoa

 soldataduna baitzen

 hortik kanpokoa

 z oraingo moduan

 nahitana-hiezkoa

 edo kobratu gabe

 borrokatzekoa.

 

 8

 

 Mila zortzirehun eta

 hirurogei eta

 hamaseia da ta

 Uztaileko hila

 ta hogeitabata

 Foru Legeak ere

 kenduak dira ta

 Inperioarentzat

 sodadu gara ta

 euskaldunak Cubara

 negozio baita.

 


inprimatu