inprimatu
Mila bederatziehun
Izenburua:
Mila bederatziehun
Sinadura:
Sarriegi Eskisabel, Andoni (Murumendi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarriegi, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
905.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mila bederatziehun

 

Murumendi

 

 Mila bederatziehun

 laurogeita bata

 otsailak hogeitabat

 eta larunbata

 berroitamar pertsonak

 joa du enbata

 Radio Nacionalean

 sortu zalaparta

 jendea esnatzeko

 aukera aparta.

 

 Barrura sartu eta

 hizlariak isil

 Euskarazko saioa

 eman dute trankil

 Oraindaino Euskara

 oso urri darabil

 gaur hamasei minutu

 ihardunik habil

 aurrerantz badakite

 nondik-nora ibil.

 

 Donostiako Jaunak

 jarririk urduri

 zer arraio ote da?

 pentsatuta zuri

 nola liteke bada

 hau Euskaraz ari?

 oraindaino adarra

 jo baitigu guri

 ehuneko zero koma

 hiru euskarari.

 

 Berehala kezkatu

 Zuzendari jauna

 Poliziei deiturik

 han datoz andana

 bitartean saioa

 bukaturik dena

 alboan laister dute

 laguntzaile bana

 hortik aurrerakoa

 eguneko mana.

 

 Nortasun agiriak

 guztiei kendurik

 ordubetera dira

 ba kaleraturik

 baina bi erantzule

 dira «ikerturik»

 eta Juezengana

 laister zuzendurik

 «delitudun» direla

 ez da zalantzarik.

 

 Salaketa garratzak

 eta hainbat egi

 agerturik duzue

 buru hainbat begi

 Hemen ekintza gabe

 ez da ezer ageri

 beste denen artean

 zuek buruzagi

 Luis Maria Muxika

 eta Txillardegi.

 

 Hogeitalau orduan

 egon dira beraz

 beti diote «Euskal

 Herrian Euskaraz»

 Auzitegian ere

 gerta dira eraz

 ukoen poderioz

 dute itzuleraz

 ezin bada kexatu

 emaniko «aukeraz».

 

 Itzultzailetarako

 Gobernukidea

 Gasteiztik ekartzea

 zen nonbait bidea

 Kulturako Ministro

 euskaldun trebea

 nola deituko diot

 berorri ordea?

 excelentísimo se-

 ñor da ohorea.

 

 Beraz itzultzaileok

 gara agurgarri

 goiko gradutan gaude

 eta miresgarri

 gertakizuna ez al

 dugu salagarri?

 komeria dirudi

 baina negargarri

 Euskara hankapean

 hau da higuingarri.

 

 Gobernariak ere

 esan du beraa

 «euzkera» bultzatzea

 omen da Legea

 baina indarkeriaz

 sarturik ordea

 ez omen da betetzen

 gaur gizalegea

 berak noizko ote du

 Euskara gordea?

 

 Euskararik gehiena

 Herri Irratiak

 ehuneko hamalau

 ireki ateak

 beste laurogeitasei

 español beteak

 hau da berdintasuna

 hauek birtuteak!

 noiz arraiotarako

 bien kidetzeak?

 

 Heurak jarri legeak

 gero bete batez

 indar apur bat egin

 eta lotu katez

 gero gizabidea

 eta borondatez

 mintzatzen zaizkizula

 lasai egon zaitez

 Euskara ehorzteko

 jantzi zaitez beltzez.

 


inprimatu