inprimatu
Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialari
Izenburua:
Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialari
Sinadura:
Sarriegi Eskisabel, Andoni (Murumendi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarriegi, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1137.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa probintzialari

 

Murumendi

 

 Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa

 Probintziala izena

 «Gaztetxo Elkarte» edo hobeto

 «Club Juvenila» duena

 Lehiaketa bat antolatua

 Gabonaldian aurrena

 eta jarraian irabazleei

 sariak ere emana

 Urtarrilaren hamazazpian

 ikusia dugu dena.

 

 Aurretik saridun ziren denei

 etxeetara gutunak

 horiek elebidunak baina

 espańolez txartel denak

 nonbait euskaldunok ez bait gara

 kontutan hartzen garenak

 ala erdaldunak ote dira

 gipuzkoar jatorrenak?

 edo ta horrelakoak ote

 marketinglari direnak?

 

 Egun horretan sari ematen

 Jaun Prestuak genituen

 Kutxak dotore prestatu eta

 aurrean jarri zituen

 euskaraz hitzik ez zuten egin

 hala behar al genuen?

 han bildutako euskaldun denok

 ondo baztertuak geunden

 martxa honetan umeak nola

 euskaldun litezke hemen?

 

 Ondorenean han eman zuten

 «El hombre de la bestia»

 filma erdaraz eta gainera

 sorginkeriaz bustia

 umeek ikusteko ez baina

 izutzeko zen guria

 osoro ikaratu aurretik

 hartu nuen nik hastia

 hiru umeak autoan hartu

 ta uzteko Donostia.

 

 Hau baldin bada, kulturarentzat

 Kutxak eskaintzen diguna

 pentsatzen hasi gaitezen eta

 zorrotz dezagun ba luma

 zer irudimen, sustrai eta sen

 da hor azaltzen zaiguna?

 denon diruaz tresnak pilaka

 erabiltzen gaitasuna

 esta Euskara ezkutatzeko

 aparta trebetasuna!

 

 Zertarako da propaganda ta

 zertarako da luxoa

 gero erdaraz egitekotan

 festa-jaialdi osoa

 ardi-itxurak eginagatik

 barnean dago otsoa

 Herria euskaraz zerbitzeko

 ez da asmo erosoa

 Euskara lehenengo ez bada

 alferrik da hitz gozoa.

 

 Bi hilabete dira oraindik

 oso oker ez banago

 «Kontuak Euskaraz» deitutako

 kanpainarekin hordago

 baina ondoren gaztetxoentzat

 ikasbide hau hor dago

 Non dira horko Zuzendaritza

 Diputatu ta Bulego

 baldin eta Euskara ez bada

 itxura baino gehiago.

 

 Hona ba zortzigarren bertsoa

 gure Aurrezki-Kutxari

 gaztetxoentzat erdara hutsa

 erabili duenari

 Merezi luke euskaldun denok

 aurre ematea berari

 Libreta eta Kontuetatik

 dirua ateraz ugari

 ea ba behingoz errespetoa

 hartzen dion Euskarari.

 


inprimatu