inprimatu
Beasain nere herriari
Izenburua:
Beasain nere herriari
Sinadura:
Sarriegi Eskisabel, Andoni (Murumendi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarriegi, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
534.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beasain nere herriari

 

Sarriegi, Andoni

 

 -1-

 

 Lantegiz eta etxez beterik

 Oriaren ibarrean

 Autobide ta burnibideak

 Uzten dizuten lurrean

 Nekazaritza eta landolaz

 Ihardunikan lanean

 Euskaldun sena urria duzu

 HERRI gaurko egunean.

 

 -2-

 

 Nekazaritza, merkatalgoa

 Ta burdinola bizkorrak

 Behetik gora jaso zintuen

 Joan zen mende malkorrak

 Ta oraingoan bultz egin, dizu

 Industriaren gogorrak

 Baina azkenik lantegiak'e

 Gerta zaizkizu satorrak.

 

 -3-

 

 Duela hogei bat urte hontan

 Hamaika jende bildurik

 Euskaltasuna zuk ere duzu

 ia-ia dena galdurik

 Etxe ugari egin ondoren

 Jendea erakarririk

 Orain bertako semeontzat'e

 ia ez duzu tokirik

 

 -4-

 

 Halere sortu zaigu berriro

 Galdua genduen hatsa

 Ikastola ta gau-eskolekin

 Bihurtu zaizu arnasa

 Lantoki egoki ta jatorrak

 Sortzea da lan bat gaitza.

 Baina, oraindik gizonik duzu

 Jarraitutzeko gorantza

 


inprimatu