inprimatu
Munduko gora-berak
Izenburua:
Munduko gora-berak
Sinadura:
Sardui Enbeita, Deunoro (Deunoro, Alper)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
104

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduko gora-berak

 

Deunoro

 

 Sarri naz neugan pentsetan

 ludiko gora-beretan

 danok nai doguz geure gorputzak

 euki atsegiņetan.

 Aberatsak dauz olgetan,

 txiruak, barriz, penetan...

 Kistartzat gauzan asko ete gauz

 zeru bidietan?

 

 Aberatsak dagoz goitik,

 gure antzekoak betik,

 bat edo batzuk pozik dirala

 bien bitartetik.

 Aberats laguntzagaitik

 guk egon bear jan barik;

 indaba zarra ez bedi falta

 lapiko zarretik.

 

 Batzuek kotxe ederrian,

 ara ta ona bidian,

 nun ondo egon topau eziņik

 dauz egun guztian;

 eta bien bitartian

 txiruak zintzo lanian

 aberats oņek emondakoez

 jateko ustian.

 

 Jaungoikuaren legia:

 emon bakotxari beria.

 Aberatsari toketan yake

 gari emotia.

 Alperrik entzun Mezia

 bete ezik aginpidia.

 Kostako yake, ola ibillita,

 zeruan sartzia.

 


inprimatu