Lan ez egiteko... lanian (Soldau gazte baten bertsoak)
Sardui, Deunoro
I
Gure lenengo aita ta amak
Pekatu egin ebenian...
Asiyerarik gabeko Jaunak
Asarre bizi-bizian...
Ume-zurtz eta zorigalduko
Gu itxi ginduzanian...
Etorkixunen izerdi larri
Sortu jakun gorputzian.
II
Geure lanaren izerdi larriz
Eguneroko ogiya
Irabaziko genduan, bada,
¡Benetan lotsagarriya!
Pekatu bategaz galdu genduan
Zeruetako gloriya,
Ta aukeratu, ondagarrizko
Auxe, inpernu biziya.
III
Latza da lana ta antzeko dana;
Ez da gaitz siñiztutia,
Gaurko jentea ezdala bape
Lanerako zaleegia;
Errezago da, al dauenak beintzat
Lan barik bizi izatia;
Orra munduan gaur diran gizon
Dan-daben ametsetia.
IV
Antxe dao famill-burua dana
Zintzu ta gogor lanian,
Azken-aldiya atseden onez
Igaroteko ustian;
Osagille..., ikasle..., jakitun...,
Aberatsak be, nastian,
Gogor jokatzen dabe goixian
Ta atseden arrastian.
V
Igerri barik dabiltza danak
Bakoitza bere lanetan,
Al daben aña zartzarorako
Aurreratu ta gordetan;
Lanian gogor diñardue oiñ...,
¿Baña..., zeren ametsetan?
Azken-aldiko egunak zelan
Ondo igaro pentsetan.
VI
Neuk ezdot asko aituten baña
Au da neure eritxia:
Gerorakoen itxaropenak
Gozotzen dau bizitzia;
Danak dabiltza alegiñetan
Dabela auxe ustia:
Lan barik ondo bizi izateko
Lana sendo egitia.