inprimatu
Gaxo txar bat
Izenburua:
Gaxo txar bat
Sinadura:
Sardui Enbeita, Deunoro (Deunoro, Alper)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
56.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaxo txar bat

 

Sarduy, Deunoro

 

 Zer dot ikusten negargarrizko

 Erbeste gizartetan...?

 Enda, aberri, uri ospetsu,

 Aundi eta txikietan...?

 Zer dot ikusten gure baserri

 Deun ta maitagarrietan...?

 Zer... Kurutz Deuna jarririk dauken

 Euskalerriko mendietan...?

 

 Zeru urdiņaren agindu danak

 Ausi ta oinperaturik,

 Lasai ta barrez gizadi gaixo,

 Lizunkerian sarturik!

 Nor gara, baiņa, gu, bizitzeko

 Lege onek apurturik...?

 Ez ete dogu gaizki egiņen

 Kezka, ez Jaunan bildurrik...?

 

 Gaurko kristauak ardura gitxi

 Gogoatzaz dogu jarten;

 Naikoa lanik dauku gorputzak

 Margoztu eta apaintzen.

 Ai, giza-gaixo...! Zer dogu egin

 Ludi oso geuganatzen...

 Betiko bizi daukan gogoa

 Gorputzaz badogu galtzen...?

 

 Gorputz lizuna erdi billoizik

 Zabiltzaz emakumia...,

 Arritu zaitez!... Laiter yatortxu

 Jaungoikoaren epaia.

 Isaias'ek dirautsu argi

 Zein dan onentzaz saria:

 "Usain garratz ta ulea moztu

 Ta saku zar bat jantzia".

 

 Ai, ene gazte! Aragi usain

 T'atsegiņak itsututa,

 deabruaren sare artera

 Zoaz olan jarraituta.

 Buru bakoen bide galgarri.

 Orreitan sariuta:

 Zer billatzen dok? Atsegintxu bat

 Zeru ederra galdu-ta...?

 

 Estaldu zaitez emakumia...

 Gazte maitia!... aitortu,

 Galdu zenduan Jaungoiko onaz

 Barriz egiņaz alkartu.

 Au egiņagaz ludiko bake

 Ta zoruna daigun lortu...

 Karmen'go Ama, maitasun kutxa,

 Zeure babesian artu...!

 


inprimatu