inprimatu
Bizitza
Izenburua:
Bizitza
Sinadura:
Sardui Enbeita, Deunoro (Deunoro, Alper)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
111

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizitza

 

Deunoro

 

 Uda barriko giro epelak

 eskiņiz laguntasuna,

 mendi-zelaiak agertzen dabe

 gaiņezka edertasuna.

 Pitxi ta bedar, osto-kimuak

 eta daba sen biguna?

 Bizi dirala ete dakie?

 Ete orren altasuna?

 

 Ene begiok sarri ditudaz

 gora ikus-naiz aberiak;

 Biotz-ikara emon oi dauste

 askoren bizi-eriak.

 Onetxek ete euren biziaz

 agindu-naita jarriak?

 Ezezkoan naiz, ez bait-dituez

 austen jopu lokarriak.

 

 Azur ta aragi bakar izanik,

 zer daukazu zuk, gizona,

 zeure almenez ezaguteko

 bide oker ta zuzena?

 Goguan dau igaro dana,

 gogora etorkizuna;

 jakizu azur-aragiz landa

 gogo illezkor bat dozuna

 

 Soin-biziakin arduratuaz

 gogozkoa ba'dozu ilten,

 uste izan arren, erdizka baiņo

 etzara olan bizitzen.

 Arret geiago jarri bear da

 soin-gogo bizi daitezen,

 donoki-bake jaungoikotian

 betikoz bizi gaitezen.

 


inprimatu