inprimatu
Artzaiņa
Izenburua:
Artzaiņa
Sinadura:
Sardui Enbeita, Deunoro (Deunoro, Alper)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
169

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaiņa

 

Deunoro

 

 Egun-sentian oillar goiztarrak

 kukurruku zoliekin,

 Artzaiņa jagi ta mendiz gora

 alai dabil ardiekin.

 Abarka-txapin, txapel ta bruxa,

 jostakari makillakin,

 Jaunari otoitz doatsu dala

 berak daulkan zoriakin.

 

 Txirula dauka kolko barruan

 artzaiņen ezaugarria,

 onegaz bait-dau laster uxatzen

 eresi-griņa bizia.

 Begipe dauku ludi osoa,

 begipe bere etxia...

 Ta etxe orri deituten dautso

 eusko sendi oiņarria.

 

 Txirul oiartzun ezti gozoaz

 lilluraturik txoriak,

 txiruliruka ezin aspertuz

 abesten dautse guztiak;

 zugatz ostoak doiņu leunetan

 jarriak ditu aizeak,

 ludi-eresi atsegiņena

 damotsa nainoz mendiak.

 

 Egun osoa atsegiņetan

 emonda dator etxera,

 emazta-seme mitekorrakaz

 egunero lez batzera...

 Seme-alabak laztantzen dabe,

 emazte maratzak txera...

 Bizi nai neuke, azke, zoruntsu

 artzain onexen antzera.

 


inprimatu