inprimatu
Gazte aroan eduki nuen
Izenburua:
Gazte aroan eduki nuen
Sinadura:
Sarasua, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasua, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Artxandatik Bilbora begira

 

Egaņa, A.

 

 Begira nago jarria beraz

 zeru erditik mundura

 Bilbo aldeak sortu du nere

 barrunbe hontan ardura

 kez estalia ikusitzen det

 hiri haundiren modura

 hori da zatar itsura

 zalantzan nago oraindik ere

 petrolioa den hora

 hurbildu eta konturatu naiz

 dala Nerbioiko ura.

 

 Beraz gizonak jarriak daude

 kutsaduraren esklabo

 Bilbo aldeko biztanle denak

 martxa honetan akabo

 kutsadurak hor ba omen dauzka

 nik ez dakit zenbat grado

 garbia gendun lenago

 orain zikina nagusitu da

 piskana eta gehiago

 erremedioa ipini dezan

 Udaletxea non dago?

 

 Alper-alperrik hasi ziraden

 amen, arren eta arren

 ibai zikinak goikaldetikan

 zerrikeria zekarren

 gure hirian bizi beharko

 al denik eta ondoen

 badaukagu nahiko kemen

 nonbait egin gura balute

 lana sobra dago hemen

 beraz al dala bete dezagun

 guztiok ito baino lehen.

 


Gazte aroan eduki nuen

 

Sarasua, J.

 

 Gazte aroan eduki nuen

 besteak hainbat arazo

 baina hoiei balear-bakarrik

 nahi izan nien eraso

 gaur zapatilak lotu ezinik

 aurrean daukat frakaso

 maitasunikan ez nuen eman da

 maitasunik ez det jaso.

 


inprimatu