inprimatu
Jakintsua baten uts egiña
Izenburua:
Jakintsua baten uts egiña
Sinadura:
Sarasola Azkue, Juan Jose (Lexo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lexo

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
43.zk.
Orrialdea:
269-270

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jakintsua baten uts egiña

 

Sarasola, Juan Jose

 

 1

 

 Fernando Amezketarra

 eta emastia

 bein batez gertatu zan

 aldrebestia

 anima salbodala

 astua bestia

 ark ere baliteke

 zerbai xinistia

 gurutze tristia

 gaizki ekustia

 geroko nastia

 nola dan kostia

 gauza zelebria da

 erakustia

 

 2

 

 Deskuidatu zanian

 Fernando Amezketan

 besperako zurrutak

 zeukan kesketan

 ez ibilli ez balitz

 artzantzan bestetan

 feriya maiz juatentzan

 noizik bein festetan

 askoren ustetan

 abilla gaztetan

 sartzera espetan

 seitatik bostetan

 andriak irabazi

 ziyon izketan

 

 3

 

 Dotore jartzen zuen

 periko laguna

 pasta bizkarrian da

 guretze duna

 iñoiz Alegrira ta

 Tolosara juana

 sorgiñ bildurrik gabe

 ibilli zaiguna

 naiz izan illuna

 jai biyaramona

 giyatzalle ona

 ganaru biguna

 polita zan arekin

 egin ziguna.

 

 4

 

 Deskuidoz utzi zuan

 lotuta feriyan

 bueltan akordatu zan

 bire erdiyan

 buruari ats egiñez

 bere arrabiyan

 taberna edo ostatu

 baten ateriyan

 aren memoriyan

 falta ugariyan

 geitxo erariyan

 ala ziruriyan

 orduan etzebillen

 Txorakeriyan.

 

 5

 

 Tabernako gizonak

 zer dezu Fernando?

 galdetu ziyonian

 etzegon ondo

 gaur astuaren faltan

 Bildur naiz lenengo

 andriak ote diran

 erritan emango

 amar ondorengo

 badauzkat urrengo

 oraingo eta lengo

 enaiz lasai juango

 zerbait aitzaki biar

 ez banau juango

 

 6

 

 Lagun baten aitzak

 egin zayozu ala

 txal bat eramateko

 emana dala

 iñoiz baserritarrak

 beartzen dirala

 orra tabernariyak

 konsejo formala

 farrez daguala

 gaita iguala

 orain beriala

 ezin leikiala

 biyar goizian billa

 joango zerala

 

 7

 

 Buru txarrekin juan zan

 biyamon goizian

 lotu zuen lekura

 bire luzian

 norbai askatuta

 orduko etxian

 emaztia gordia

 ekullo atzian

 gero arratzian

 Itzketaratzian

 pena biyotzian

 noizik bakoitzian

 senarraren tranpiya

 ezagutzian

 

 8

 

 Emaztiak ziyola

 zerbaitik igarri

 errezelo txarrian

 Fernando jarri

 alare prestatua

 sumatu du sarri

 beyak ostikuenbat

 diyola esarri

 asto gaxuari

 esandiyot arri

 nola zegon larri

 ezin zan etorri

 beiratzen ziran baño

 ez det ekarri

 

 9

 

 Gezurra deskubritu

 zanian ortikan

 aguria galdu zan

 izketatikan

 billatu zuenian

 senarra faltikan

 emakumia trebe

 bere gramatikan

 sukalde aldetikan

 andria platikan

 astuak betikan

 bere txokotikan

 pregoya bota ziyon

 ukullotikan

 

 10

 

 Orduko desaidia

 emaztia gandik

 etxiontan bi asto

 nola ditut nik

 lau ankakua orri

 emateko penik

 ez det uste gaxuak

 kulparik daukanik

 izketako lanik

 jarri gabetanik

 egiteko fortunik

 ez degu planta onik

 uste nuen ziñala

 beste aitonik.

 

 11

 

 Emazte Mari Joxepak

 tratu du astotzat

 familiyako aita

 trapo goixtotzat

 zenbait estudiantek

 zeukan ministrotzat

 eskolarik gabia

 persona listotzat

 andriak gizontzat

 badira askontzat

 deskuido danantzat

 aitortzen dunantzat

 orra bertso berriyak

 noiz gauden ontzat

 

 12

 

 Amabi bertso berri

 obek dira danak

 Sarasolaren buruz

 jarri diranak

 sasoi degun artian

 jasotzeko famak

 seme diferentiak

 asi gaitu amak

 gero ere lanak

 pobriak geranak

 sartzera baldanak

 gaude antz emanak

 uts egin auxe zuen

 Fernando zanak.

 


inprimatu