inprimatu
Euskaldunaren lege jatorrak galdu ezderiyan
Izenburua:
Euskaldunaren lege jatorrak galdu ezderiyan
Sinadura:
Sarasola Azkue, Juan Jose (Lexo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lexo

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
273

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaldunaren lege jatorrak galdu ezderiyan

 

Sarasola, Juan Jose

 

 1

 

 Milla bederatzieunda ogeita amabiyan

 Arkitzen gera ondorenguak galtzeko zoriyan,

 Obe degu serbitu lengo istoriyan

 Euskaldunaren lege jatorrak galdu ezderiyan.

 

 2

 

 Gure aitan aitonak ziran gurasuak,

 Amonan amak biyotz oneko amoriyosuak,

 Orain zeruan dauden anima gozuak

 Penaren egin zituztelako munduko pausuak.

 

 3

 

 Neketan eta pobre lenago bizirik

 Illtziranian ze ejenplo onak guretzat utzirik,

 Ezpadegu sinisten oyen gurutzerik,

 Ez daukagu kristandaria garbi ekusirik.

 

 4

 

 Oraingo mundutarrak milloika dabiltza

 Ukatzen dute Jesukristoren Pasiyoko itza,

 Naziyo geyenetan kutzatu den gaitza,

 Gurian ere gayenduko dan bildurrak gabiltza

 

 5

 

 Ama Eliza Santaren fediaren kontra

 Erreinu ontan leziyo txarra nai digute bota

 Jakinduri asko ta bearrena palta,

 Esaten dute ezer eztala mundutikan juanta.

 

 6

 

 Erakusten ai dira gaztiak diranai

 Matrimoniyoz ezkondu gabe izateko ernai,

 Entierruak kenduta, batayuare bai,

 Aberiaren antza besterik ez dute jarri nai.

 

 7

 

 Idoluak dabilza salsa ta enbusteri,

 Berak dituzten tatxa gaistuak botatzen besteri

 Artikulo eskasa or zenbait gazteri,

 Begira inozentiaren billa dabillen askori.

 

 8

 

 Kreduaren entraņak ez daude lasayak,

 Nola dabiltza kenbentuetan lengo buruzayak,

 Justuarentzat ere badaude etsayak,

 Kulpa gabiak zaitu ditzala Erromako artzayak

 

 9

 

 Txaketa murantiak daukaten grandeza,

 Bire gaistotik irabaziyaz zerbait interesa,

 Pobre askorentzako jornalikan eza,

 Bakoitzak bere konzientziya esamiņa beza.

 

 10

 

 Kanpo askoko lurrak ikuitu gabiak,

 Langilliari utzi nai ezta dauzkate jabiak,

 Logratuko omendu bandera moriak

 Esperantzetan bizi gaitezen adiskide neriak.

 

 11

 

 Nork bere izerditik sortzia jatena,

 Ezin duena sostenituaz egin litekena,

 Umildu bear degu jabe on batena,

 Ejenplu au da gure asabak utzi zigutena.

 

 12

 

 Ni naiz katoliko bat aspaldî pistua,

 Iņorentzako etzait gustatzen dotriņa gaistua,

 Aingeru Guardienan kariņo listua,

 Amparatzalle onena dala nago sinistua.

 

 13

 

 Aurrak errespetuan nai ditugu azi,

 Parte gaistuak engaņatuta ez diran erosi

 Zerurako birian giyatu lenbizi,

 Parisiyuari kontra egiņaz obe degu bizi.

 

 14

 

 Gutxi gerala baņo euskaldunak fuerte

 Saya gaitezen lege garbiyak ezagutu arte,

 Jaungoikuak badauka zenbait borondate

 Bere aldeko mandamentuak nai baitugu bete.

 

 


inprimatu