inprimatu
Munduaren lorea
Izenburua:
Munduaren lorea
Sinadura:
Santisteban, Karlos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santisteban, Karlos

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
84

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduaren lorea

 

Santisteban, Karlos

 

 Munduaren lorea ximeltzen ari da

 hostoz hosto

 petaloz petalo,

 udaberri jantzia galdu eta

 negu gorriak biluztu dio arima,

 hotzikarez bete unaturiko ornoak:

 Poetaren garaia finitu da,

 mundua mugierazten duen taupada bihozkabetu da

 ezustez,

 itsaso bat

 isuri da zigorrez betea

 kupidagabe,

 hobenduriaren begi izutuetan,

 zirt-zart ankerrez

 sakailatu ditu onuste soroak otoz.

 Munduaren loreari

 izain batek xurgatu dio klorofila,

 hiltzear dago elikatu zuen abestia,

 hutsartea larrosaz beteko balitz ere

 eihartuta dago lorategien eihera,

 ehortzia buztin betikorrez.

 


inprimatu