inprimatu
Haurtzaroko ametsak
Izenburua:
Haurtzaroko ametsak
Sinadura:
Santisteban, Karlos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santisteban, Karlos

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Haurtzaroko ametsak

 

Santisteban, Karlos

 

 Goiztiriko haizeskak neure haurtzaroko

 poztuneen usaina eta oroitzapena dakarzkit.

 Aintzainatze hori nire arimako atsekabearen

 senda gantzugarri izan dadila.

 Khwaja Shamsuddin

 Mohammed (Hafiz)

 XIV. mendea

 

 Lurbiraren lekorean gelditu nintzen

 eremutarren gisara

 bakardadez atonduriko melodraman,

 ametsezko porlanez eraikitako

 desgaraiko gurari hutsalei begira.

 

 Zenbat hegada milinga!

 

 Ederretsi nuen gizateriak

 gaitzitu zidan barru eztia

 gaztaroko idealismoaren zantzuz

 berpiztu nintzen gogo berriz.

 

 Zenbat izankizun nerabe!

 

 Oroitzapenez oroitzapen ehundu nuen

 oroitoihalean aspaldiko hariz

 ilusio ahanzkor bat

 denboraren nahasgarri.

 Zenbat haur amets heldu!

 


inprimatu