Gau hartan
 
Santisteban, Karlos
 
 Gau hartan
 udak beltzarandu zizun bizkarrean 
 ilargiak bere kandela ezarri zuen 
 eta zure aurpegian
 argiaren adar luzeek
 ezin disimulatuzko sentipenak zirriborratu 
 zituzten;
 zure bizkar beltzaranduan 
 fereka more batek 
 jirofleien kilikak 
 topazioaren dizdirak 
 plazerra agurtu zuten 
 gau hartan.