Amerikako anaiari
Sansiñena'tar Jakinda'k
(Arizkundarrai)
¡Nere agurrik beroena! Ta asten diat elea
itz bat ezan nai niket, arraz itz bat gurea:
¡Kusi arte, kusi arte, nere anai maitea!
Urrun ago nere-ondotik. ¡Ay! ¿Noiz arte egonen?
I, itsasoz beste aldean, ni bakarrik neok emen;
itxas ontzi azkar batean zaik itz auxe yoanen.
¡Kusi arte, anai maite! Au dek labur itz ura:
laburrago izan bedik urrun gauden denbora,
dukelakoz biotz bera au-itzaz oroi ardura!
Sor lekuko txokoetaz orait adi, ez utzi,
sukaldean errien genun agurtza ere ez utzi,
orait adi nola giñan elkar kin bat bizi!
Amatxoa zaart dik, Aitatxoa tunkurtu;
ikusiaz, bear bada, inen dituk gaztetu:
ek il baño laisterrago bear lukek agertu.
Emen dituk aspaldiko dantza arin zauliak;
ire lagun, gizon zaar, buru zurizuriak
ekin beti alaitutzen besta atsalde guztiak.
Astei euntan yoango gaituk kanpo lanak itera,
merkatutan Elizondon beltza urrupetzera,
igandeko arratsetan ostatura "musera".
Itzul adi, itzul adi, leku polit ontara!
Etzaiz iñon arkituko ere erriko antzera...
ta etxekoei bear diek zerbait poztu zarrera!