inprimatu
Agur Aitatxo
Izenburua:
Agur Aitatxo
Sinadura:
Andoaingo apaiz-gai ikastetxeko ikasle batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andoaingo apaiz-gai ikastetxeko ikasle batek

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
115.zk.
Orrialdea:
1

Agur Aitatxo

 

Andoaingo apaiz-gai ikastetxeko ikasle batek

 

     Andoain'go apaiz-gai ikastetxeko ikasle batek,

     Gotzai maitiari diyon azken agurra.)

 

 Alde batetik poz-atsegiña

 nabaritzen det aldian,

 Eta bestetik negar samiña

 ingurukoen artian.

 ¿Zergatik ote jaun gurgarriya,

 Ez aldakizu aitatxo?

 Artzairik gabe artaldetxo au

 Uzten bai dezu lastertxo;

 Zure semeak aitarik gabe

 Umezurtz gelditzen gera,

 Gu utzirikan zuazelako

 Seme berriyak saintzera.

 Orregatikan samintasuna

 Orregatik da negarra!

 

 Gauz batek baña poztutzen gaitu

 Zertxo bait atzekabian,

 Toki obera joango zerala

 Emendik zuazenian.

 Españiyaren erdi-erdiko

 Madril bakaldun urira

 Erri guztien buru nagusi

 Aspaiditik dan errira.

 Gora ta gora laisterka zuaz

 Gure aitatxo maitia

 Jarraiturikan zeruko Jaunak

 Erakutziko bidia.

 

 Orregatikan poztutzen dira

 Pixka bat gure biyotzak

 Atzekabian orretxegatik

 Toki txiki bat du pozak.

 ........................................

 ........................................

 Orain aitatxo beste gauza bat

 Ixildu baño lenago;

 Ou baño seme maitalegorik

 Ez dezula iñon izango.

 Asko maiteko zaituzte noski

 Orixe gauza jakiña

 Baña... guk aña? guk baño geyo?

 Aita maitea eziña...

 ........................................

 ........................................

 Au beti beti goguan euki

 Beti izango da egiya

 Naiz dala Madril naiz beste edozein

 Zu bizi zeran tokiya.

 ........................................

 ........................................

 Agur ba aitatxo eta zu beti

 Oroitu zaitez an gutzaz

 Eunda zekula ez gera eta

 Emen aztuko gu zutzaz.

 Zeruko Jaunak lagun begizu

 Zure bizitza guztiyan

 Bere gogua egin dezazun

 Zuazen toki berriyan.

 


inprimatu