Donostiya
Sanchez Irure, Cayetano
Gastelutikan begiraturik
egun argiz Donostira
nolatan den ikusirikan
danak arritutzen dira;
erri alayak beste lekutan
baņan... alare onen onduan
chiki gelditutzen dira.
Jauregui asko barats da lore
apaņ inguru danian,
arboltegiyak plaza, iturri,
aurretasun onenian;
eta gaņera milla kolore
nola goyan ala bian,
ezda sakarbat goizetik urratz
iņon ikusten lurrian.
Leyarraren dizdiz biziyak
ortagiyak duben gisa,
egun sentiyan uda berriyan
nola eguzkiyen prinza;
eta zelayak lorez betiak
oso atzian dabilza,
gaur donostiyan dagubelako
edertasunaren giltza.
Ezdet topatzen Ama euskeran
sayatutako iņondik,
ori iztegui beste liburutan
uste nubela zalarik
mundu onetan ezdezulako
au baņan ederragorik
ota... gaņera ezdizut uste
gerora iznago danik.
Donostiya da iri alaya
zeru chiki bat bezela
Jaungoikoaren mundu onetan
erori zitzayon perla
usai gozoko lore ta belar
beste asko ditubela,
au jakiteko ikusi danak
gaztelutikan bestela.
Goitik diruri ser lorezkua
iņon berdiņik gabia,
kale ta echez chukuntasunez
ŋnonda beste bat obia?
ala kabiya urrezta zillar
aingeruchutaz betia!
alasen dezu dan ezkeroztik
gure Donosti maitia.