Au neska!
Irure, Cayetano S.
Goizeko bostetako
tratubakin plaza;
saskiyan arturikan
iru buru aza;
ayek saldu artian
zazpi ordu pasa
bizi modu ederra
daraman Tomasa.
Lishurako zapiyak,
jotzen iturriyan
aritutzen naiz neska
errabi aundiyan
seņora beselashen
naiden baserriyan,
lanarik egiņ gabe
pachara guziyan.
Illia apaindutzen
biaitun bi ordu,
ezdakiu ez ederrek
noletan orraztu;
batian azkatutzen
bestietan lotu,
ishpilluban aurrian
ezinaiz aspertu.
Lanian zayatu ta
bizitzen gaitunak,
oraiņ artian gaitun
oso ezagunak;
baserritik neskachak
ille tortondunak
ezdizkin ekarritzen
iņondik gauz onak.
Ez den beste nezka bat
gaur auso guziyan
orrela apaņdutzen
danik baserriyan;
or ikusten dizkiņat
asko oņ gorriyan,
eta gobara jotzen
gogoz iturriyan.
Ondo ikusi nairik
gaur beren aurchuak,
gaudez beti kontuban
emen gurasuak
baserritik kalera
datorren lujuak,
zer diran jakingodu
Ągure Jaungoikuak!
|