inprimatu
Leoya ta bere gudarostea
Izenburua:
Leoya ta bere gudarostea
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Bingen)
Egilea(k):
Bingen
Samaniego, Félix María de

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
190.zk.
Orrialdea:
1

Leoya ta bere gudarostea

 

Bingen

 

     SAMANIEGO'ren IPUYA

 

 Leoyari otu aitzayon bein batean

 Gudarozte indartsu bat gertutzea.

 Laster bildu zituan abereak

 Ipiñi zuan elepante-gañean

 Gaztelu bat eta bere barruan

 Gudari-ordez otso sumin-uzuak

 Artza jarri zuan oldartuteko

 Azeriari etsaye atzipetzeko

 Antere galantak gogaldutea

 Ardurapetu zion, eta orrela

 Oroi bai-zien billatzen tokia.

 Batek ba-dio.— Astoa ta erbia

 Au bildurti ta a nagi diralako.

 Dustet ez direla izango ezetako.

 —¿Ezetako ez? —dirautzo bakaldunak

 ez dutet, erbia idazkiduna

 izango da ta turulari astoa.—

 Orrela izan zuan gudarozte osoa.

 Ipui onen idazkari ederra

 Esakun zar batek dirausku orrela:

 "Lapiko ezin dana estalgi litzate

 Edozeñek dauko, ba, bere lekua bete".

 


inprimatu